Formularioa

Bideoa: bloke bat gehitu, konfiguratu eta gordetzeko prozesu orokorra (adibidea: Testu bloke bat). Gune honetan ez dago Formulario blokerik erabilgarri.

Zertarako da?

Formularioa blokeak bisitarientzako formulario bat gehitzen du (volto-form-block gehigarriak emana).

Noiz erabili?

Harremanetarako, izena emateko, inkesta edo eskaeretarako.

Nola konfiguratu?

  • Gehitu eremuak (testua, posta, aukerak...).

  • Ezarri hartzailearen posta-helbidea.

  • Idatzi bidalketa osteko esker-mezua.

Kontuz! Probatu beti formularioa bidalketa bat eginez, hartzailea ondo ezarrita dagoela ziurtatzeko.

Oharra: formulario-blokea volto-form-block gehigarriaren bidez dator; demozko gune honetan ez dago gaituta, eta, beraz, blokea ez da bloke-aukeratzailean agertzen.